Olabeaga xarmaz beteriko txokoa da, itsasoaren usainak eta itsas esentzia sakonak giro berezia sortzen dute bertan. Bilboko erdigunean kokatzen da ia, baina, aldi berean, baztertuta dago, eta horrek berezko izaerari eusteko aukera ematen dio. Garapenean dagoen Master Plan berriak aukera ematen digu biharko "Norvegia Txikia" nolakoa izan litekeen irudikatzeko. Zalantzarik gabe, proiektuak lekuaren esentzia indartzen saiatu beharko luke, disolbatu beharrean.
Orrialde honek datozen urteetan auzoaren berroneratze proiektuaren eta lanen garapenaren inguruan argitaratuko den informazio guztia biltzea du helburu, eta baita gaiarekin lotutako iritzi desberdinak jasotzea ere.